XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aldentzen zenaren piztiaren klaskadak kale puntan itzali ziren.
Ezer esan gabe, gainerako hiru zaldizkoak jarraika joan zitzaizkion.
Geldirik egon ziren etxearen izkinan, denda bat zena, piztien zarataz eta liskarraren zurrumurruz norbait jeiki zen.
Albate bat ezkutuka erdirekiz, taldea behatu zuen.
Bertatik, mementuan, ez zuen On Rafael baizik ezagutu, eta bere mandatzailea zen Janiche Felipe, sarri dendara erostera etortzen zena.
Aldi berean, logela ondotik, zeinaren atea karnazurizko gortina batek ixten bait zuen, gauzaleen zalapartak iratzarri zuen lagun baten ahots opakua entzun zen:
Ubalda andreak itauna entzun zuen; baina ez zuen segituan erantzun.
Beste biak nortzu ziren ikusi nahi zuen.
Izkinatik aldendu eta fokuaren azpian pasatzerakoan, klartasunak argitu zituen.
Ubalda andreak Chinchillatarrak ezagutu zituen, eta albatetik atzeratuz itxi egin zuen, eta zigarro puruz eta arroz paperezko zigarroz beterik zegoen lezkazko tonbatxoa zetzan mahaiaren ondoan eseri zen berriro eta erdikako eta laurdeneko sortak egiten jarraitu zuen.
Logela ondotik galdera egin zuena Meches zen, Ubalda Terreros andrearen alaba bakarra.
Eta ziurrenik berriro loak hartu zuen, ez bait zen gehiago sentitu.
Izan ere, On Rafael, bi Chinchillatarrak eta Janiche, denek Nela zuriaz ezagutzen zuten Manuela Chicaren umearen gaubeilara zihoazen, arratsalde hartan bertan zizare sukarrez zendu bait zen.
Mihi gaiztoek, edonon ere gaizto direnak, baina gaiztoago, askoz ere gaiztoagoak, horrelako herri txikietakoak, zendua On Rafaelen seme zela aditzera eman zuten garai batean, eta orain are indar handiagoz.
Garai batean,
Garai hartan Nelak senargaia zeukan.
Senargaiarekin ezkondu behar zuen.